'Konponbideari erasorik ez!' eta Bilboko manifestaziora joateko deia

Uztarria.eus 2014ko urt. 10a, 20:48

EPPK-ren bitartekarien kontra asteazkenean egindako polizia operazioa salatzeko elkartu dira dozenaka azpeitiar gaur, ostirala, herriko plazan. Hainbat eragilek deitutako mobilizazioarekin bat egin dute horrela, Konponbideari erasorik ez! zioen pankartaren bueltan. EPPK-ren bitartekariekin gertatutakoaren salaketa bihar, zapatua, Bilbon egingo den manifestaziora joateko deiarekin uztartu dute plazan.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Tantaz Tanta mugimenduak presoen eskubideen alde deitutako mobilizazioa debekatu ondoren, beste mobilizazio bat deitu dute: EAJk, Sortuk, EAk, Aralarrek, Alternatibak, GeroaBaik, ELAk eta LABek manifestazio isilera deitu dute, Bilbon, 18:00etan, Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea leloarekin (informazio osoa, Berria.info-n). Horrenbestez, bihar Azpeititik Bilbora antolatuta zeuden autobusek iragarri bezala egingo dute joan-etorria.

Elkarretaratzearen amaieran irakurri duten testua, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide