Partida serioa egin zuen Lagun Onak futbol taldeak atzo, igandea, Gernikan. Azpeitiko taldeak lehen zati ona egiten ari zela aurreratzea lortu zuen, Adrianek sartutako gol polit baten ondoren. Bigarrena ere sartzeko aukera ezin hobea izan zuen Adrianek berak buruz, baina kasu hartan huts egin zuen.\
\
Bigarren zatian Gernikak gehiago bultzatu zuen, baina aukera garbirik ez zuten sortu. Korner jaurtiketa baten ondorengo jokaldian lortu zuten berdinketa, eta partida bukatzeko bost minutu falta zirela, epaileak zalantza handiak utzi zituen penalti bat adierazi zuen, azpeitiarren haserrea piztuz. 2 eta 1 galdu zuen Lagun Onakek.\
\
Hamaikakoa:\
\
Atezaina: Andoni Errasti.\
Atzelariak: Julen Egaña, Julen Ceihueta, Asier Goikoetxea, Hodei Tena.\
Erdilariak: Julen Aranburu, Ibai Salvador, Oiñatz Elustondo, Juanma Iparragirre, Aitor Zabala.\
Aurrelaria: Adrian Abasolo.\
\
Aldaketak:\
\
1.- Eneko Ansola, Aitor Zabalaren ordez, 60. minutuan.\
2.- Maikel Obian Adrian Abasoloren ordez, 67. minutuan.\
3.- Joanes Otamendi, Julen Aranbururenn ordez, 77. minutuan.\
\
Golak:\
\
0-1: Adrianek 20. minutuan.\
1-1: Pedrok 59. minutuan.\
2-1: Rekagorrik 83. minutuan (penaltiz).\
\
Puntuak beste taldeko entrenatzailearen arabera: \
\
3 puntu: Adrian Abasolo.\
2 puntu: Ibai Salvador.\
1 puntu: Asier Goikoetxea.\
\
Sailkapen orokorra www.lagunonak.com webgunean.\
\
Lagun Onak 0 - Ostadar 3: Ohorezko erregional mailan\
\
Egoera larrian da Ohorezko Erregional mailako taldea. Lehen itzulia amaitu da, azkenak dira sailkapenean eta lehen itzuli osoan ez dute partidarik irabazi etxean. \
\
Ostadarren aurkako partidaa laburtzea ez da zaila, lehen zati txukuna jolastu zuten Lasartearren aurka. Baina bigarren zatian behin gola jaso ondoren taldea beherantz etorri zen eta hori ongi aprobetxatu zuten aurkariek. \
\
Egoera gogorretatik ere irtetzen jakin egin behar da eta ziur gaude egingo duten ahaleginarekin irtengo direla gure mutilak.\
\
Lagun Onak 3 - Real Union 3: Gazteen Euskal Ligan\
\
Gutxien espero zenean susto handia jaso zuten Euskal Ligako gazteek. Bigarren zatiaren 15. minutuan 3 eta 0 irabazten eta aurkariak bat gutxiagorekin zirela, Irungo taldeak adorea eta lana erakutsi zuen zelaian eta 3 eta 3 berdintzea lortu zuen. Etxekoen akatsek eta aurkarien bertuteek 3 eta 3koa ekarri zuten markagailura. Pena da, baina denboraldi bikaina egiten ari dira eta horrela jarraituko dute, seguru.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide