Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia, Azkoitian

Zapatu honetan, urtarrilak 18, Izarraitzeko gaztetxoen txanda izango da Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan. Jorge Arzalluz, Maider Aizpurua eta Omar Urbietak entrenatzen dituzten igerilariek, Bigarren Kirol Zehaztasun Ligako proban hartuko dute parte.\ \ Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta kotxeak antolatzeko, 14:30etarako Azpeitiko igerileku aurrera azaltzea komenigarria da.\ \ 15:00etan izango dira beroketak eta 16:00etan hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.\ \ Bigarren jardunaldi honetan, benjaminek, bakarka libre estiloan hartuko dute parte eta erreleboetan, berriz, bizkar estiloan. Alebinak, bakarka, libre eta bizkar estiloak landuko dituzte eta, tximeleta, erreleboetako proban. \ \ Zorte on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide