Jon Lizasok Lagun Onakeko erregionalen taldeko entrenatzaile postua utzi du

Jon Lizaso 'Ipintza'-k Lagun Onakeko Ohorezko Erregional mailako taldeko entrenatzaile kargua utzi du. Ipintzarekin batera etorri zen bere anaia Joseba Lizasok ere taldea uzteko erabakia hartu du. \ \ Emaitza txarrek erangidako taldearen beharra aurretik jarrita, taldea uztea erabaki dute bi anaiek. Momentu gogorrak eta hunkigarriak bizi izan dituzte azken egunetan, bai bi entrenatzaileek eta bai taldeko jokalariek eta zuzendaritzako kideek ere. \ \ Horren aurrean, Lagun Onak futbol taldeak eskerrik beroenak eman nahi dizkie bi anaiei, beraien jarrera eta lehialtasunagatik. Eta, eskerrak emateaz gain, animoak ere eman nahi dizkie. Futbolak buelta asko ematen dituenez, nahi dutenerako Garmendipeko ateak irekita dituztela esanaz eta gero arte batez agurtzen ditu Lagun Onak futbol taldeak.\ \ Eskerrik asko Jon eta Joseba!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide