Abian da Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta osatzeko prozesua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitian Bizi eta Lan 2014ko urt. 17a, 16:35

Azpeitian otsailaren 3tik 15era egingo dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta osatzeko prozesua. Azken asteetan elkarlanean ari gara herriko norbanakoak, eragile sindikalak eta sozialak, prozesu horren prestaketan. Karta hori ez da gure desioak eskatuz Olentzerori bidaltzen diogun gutuna. Karta hori herritik eta herriarentzat egindakoa izango da. Arduraz osatu beharreko karta da, zeinaren garapenean herritarrok izango dugun giltza. Horregatik, parte hartze eremuak zabaltzea lehentasunezko erronka izango da.\ \ Otsailaren 3tik aurrera, sektorez sektore, egun ezberdinetan, edukiak landuz eta hausnarketak konpartituz dagozkigun eskubide sozialak zerrendatzen joatea da asmoa.\ \ Otsailaren 22an, zapatua, Betharrametako aretoan egingo dugun asanbladan ondorioak adostuz emango diogu amaiera prozesuari.\ \ Azpeitian egingo dugun dinamika jarraitzeko, aukera hauek dituzu Uztarria.com-eko komunitateaz gain:\ \ https://twitter.com/azpeitianBL\ https://www.facebook.com/azpeitian.bizietalan\ \ Nazio mailako prozesua jarraitzeko, berriz, webgune honetara jo dezakezu:\ http://www.eskubidesozialenkarta.com/\ \ Gure eskubideak, gure erabakiak! Parte hartu!\ \ Harremanetarako:\ azpeitianbizietalan@gmail.com

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide