Lagun Onak - Durango\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko urt. 17a, 18:00

Lagun Onak - Durango\ Larunbat honetan, Urtarrilak 18 arratseko 17.00tan\ Garmendipe futbol zelaia\ \ Aurrekariak: Asier Olaizolak entrenatzen duen taldea Gernika partidu on bat egitetik dator baina emaitza txarra lortzetik, beraz larunbatean emaitza garrantzitsua izango da hurrengo asteetan lasaiago ibiltzeko. Horretarako denboraldi honetan pixkat sorpresa ematen ari den Durango taldea izango du aurkari.\ Durangarrei aurre egiteko Lagun Onak futbol taldeak ez du bajarik izango txartelengatik behintzat. Lesioen atalari dagokionean esan momentuz zalantza bakarra aurreko astean baja izan zen Iosu Aranburu kapitaina dela. Ea errekuperatzen den astebururako gure kapitainaƧ\ \ Partiduaren atsedenaldian, San Sebastianak gainean ditugula kontuan izanik, eta bazkide eta jarraitzaileekin detaile txiki bat izan nahirik, Lagun Onak futbol taldeak KONTXI arraindegiaren laguntza bikainarekin kilo bat ANGULA ZOZKETATUKO ditu, norbaitek ondo pasatu ditzan festak.\ \ Lagun Onak futbol taldeak bere jarraitzaileak zelaian ikusi nahi ditu, zozketan parte hartuz bide batez-\ \ Lagun Onak futbolt taldea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide