Luciana Pizarrok 100 urte

Uztarria.eus 2014ko urt. 21a, 17:09

Atzo, San Sebastian eguna, kaleko festaz gain bestelako ospakizunik ez zuten falta izan San Martin egoitzan. Hango egoiliar batek, Luciana Pizarrok, 100 bete zituen, eta urteurren borobil hori modu berezian ospatu zuen etxekoekin, egoiliarrekin eta langileekin. Udalak ere bat egin zuen ospakizunarekin; Eneko Etxeberria alkatea eta Leire Etxaniz eta Iñaki Portilla zinegotziak egoitzan izan ziren goizean, Luciana Pizarro zorionduz, harentzako oroigarriekin. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide