Ligako laugarren jardunaldia, Oiartzunen

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2014ko urtarrilaren 22a

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek ligako laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izango da jardunaldia, 16:00etan hasita. Azpeititik zortzi igerilari joango dira bertara eta honako probatan hartuko dute parte:\ \ - Ainhoa Goenaga: 50 metro libre, 100 metro bizkar eta 100 metro estilo. \ - Jon Aizpuru: 100 metro bular, 100 metro estilo eta 200 metro bular. \ - Oihana Goenaga: 100 metro bular, 100 metro estilo eta 50 metro tximeleta. \ - Maialen Aizpuru: 50 metro libre, 100 metro bizkar eta 100 metro estilo. \ - Eva Astigarraga: 100 metro bular, 50 metro tximeleta eta 200 metro bular. \ - Aiora Beristain: 50 metro libre, 100 metro bizkar eta 100 metro estilo. \ - Jone Goenaga: 50 metro libre, 100 metro estilo eta 50 metro tximeleta. \ - Nerea Berasategi: 50 metro libre, 100 metro estilo eta 50 metro tximeleta. \ \ Zorte on guztioi!\ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide