Pixkanaka, baina badator mantangorri

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2014ko urt. 27a, 20:11

Kaixo lagunok! \ \ Pixkanaka, badator mantangorri auzora eta, beraz, iritsi zaigu guri ere jaiak antolatzen hasteko ordua. Horretarako, urtarrilaren 29an, asteazkena, 21:00etan elkartuko gara auzo lokalean. Bertan, festei begira, proposamen berriak jaso eta lan taldeak antolatzen hasiko gara, besteak beste. \ \ Aipatu nahi dugu, batzarra guztiz irekia izango dela eta nahi duen orok aukera izango duela bertara gerturatzeko. Guzti hau posible izateko eta festa parte hartzaile batzuk antolatzeko, beharrezkoa ikusten dugu auzotar nahiz herritarren inplikazioa, beraz, zuen aletxoa jartzera animatzen zaituztegu!\ \ Batzarrera ezin duzula azaldu eta ideia berriak dituzula? Ba, idatzi lasai xjauzolanean@hotmail.com -era. \ \ Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan agurtzen gara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide