Corrugados Azpeitiako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, asteartea, udaletxe azpiko arkupetan, Corrugados Azpeitia bizirik lelopean. Atzo izan zuten Corrugados Azpeitia eta Lasaoko langileek lantegien inguruko epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean, eta "zuhur, baina itxaropentsu" atera ziren langileen ordezkariak epaiketatik, fiskalak euren alde egin zuelako. Orain, epaiaren zain dira beharginak, eta erabakia hilabeteren bueltan etorriko dela uste dute.