Izarraitz Igeri Elkarteak landatutako haziak hasi dira pixkanaka-pixkanaka fruituak ematen, zapatu honetan, master taldeko sei igerilarik lehiaketa ofizial batean hartuko baitute parte. Zarauzko Aritzbatalde Udal kiroldegian izango da IV. Open Master Zarautz otsailaren 1ean.\
\
Bi jardunaldi izango ditu, eta Izarraitzeko sei igerilariek honako probetan hartuko dute parte:\
\
- Asier Oiartzabal: 100 metro libre eta 400 metro libre.\
\
- Rafa Zubeldia: 100 metro libre eta 400 metro libre.\
\
- Leire Ceciaga: 400 metro libre, 50 metro tximeleta eta 100 metro estilo.\
\
- Aitzol Aranguren: 400 metro libre eta 100 metro tximeleta.\
\
- Julen Agirrezabalaga: 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.\
\
- Omar Urbieta: 50 metro tximeleta eta 100 metro tximeleta.\
\
Horrez gain, 4x50 metro libre erreleboetan ere hartuko dute parte.\
\
\
Zorte on guztioi eta egurre !!\
\
ZERRENDAK: \
\
http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2013/02/iv-open-master-zarautz-serieak.pdf\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide