Izarraitzekoak ondo Madrilen

Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariak Madrilen izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.\ \ Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 38 igerilari izan ziren. Euskadik infantiletan seigarren postua lortu zuen eta bosgarren postua juniorretan. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak. \ \ Azpeitiko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:\ \ - Jon Aizpuruk 100 metro bularrez, 4. postua; 200 metro bularrez, 9. postua; 200 metro librean, 12. postua eta 100 metro tximeletan, 20. postua.\ \ - Oihana Goenagak 50 metro librean 3. postua; 100 metro librean 8. postua; 200 metro librean 4. postua eta 200 metro tximeletan 9. postua. Oihanak 100 metro libre proban (59:42 denborarekin) 15 urtekoen Euskadiko marka berria lortu zuen.\ \ - Aiora Beristain, 50 metro librean 9. postua; 100 metro librean 10. postua eta 200 metro librean 9. postua. \ \ Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu zuten, 4x200 libre, 4x100 libre eta 4x100 estilo probetan.\ \ Txapelketa honi esker, otsailaren 27tik martxoaren 2ra, Pontevedran izango den infantil eta juniorren Neguko Espainiako txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik lau aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.\ \ Pontevedrako txapelketa aurretik, Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketak izango dituzte. \ Gipuzkoako Neguko Txapelketa etxean izango dute, datorren asteburuan Azpeitiko udal igerilekuan, hain zuzen ere.\ Zorionak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide