2014/02/09 Egun osoa

Hebentik... zubiak

Iparraldeko pilota jokamoldeak (Frontoi Txikian, 10:00etatik 12:00etara). Ilunpeko kideek eta Zuberoako pilotazaleek gidatuta, ikusi zein probatu nahi duen ororentzat.

Zuberoako dantza tailer herrikoia (Eguraldi ona bada plazan, bestela Sanagustinen, 12:00etatik 13:30era). Herriko dantza taldeekin eta Hebentikekoekin, hau ere probatu nahi duen ororentzat irekita.

Hebentik Kultur Elkartearen eta Azpeitiko Kultur Mahaiaren topaketa(eguerdian, Sanagustinen). Argazkia, elkartrukea, bazkaria...

Pilotarhitza ikuskizuna (Sanagustin kulturgunean, 19:00etan). Sarrerak aurrez salgai jarriko dituzte, 8 euroren truke, Sanagustinen bertan eta sanagustinkulturgunea.net webgunean. Egunean bertan, berriz, 10 eurotan salduko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide