Akatsen erruz galdutako partida

Lagun Onakek aurreko astean Soduperen aurka egin zuena baino partida hobea egin zuen, baina hala eta guztiz esku hutsik etorri ziren Azpeitira. \ \ Ez zuten lehen zati ona egin. Asierrek atzeko lerro guztiz berria atera zuen eta 1 eta 0 aurreratu ziren getxoztarrak alboko falta batean ostean sartutako golaren ondorioz.\ \ Bigarren zati ona egin zuen Azpeitiko taldeak, nahiz eta markagailuak halakorik ez adierazi. 63. minutuan Joanes Otamendi sekulako jokaldia egin zuen area barruan eta gola sartu zuen. Bazirudien golak Arenas ikututa utzi zuela, hurrengo jokaldian korner jaurtiketa batetan lerro azpitik atera baitzuten Lagun Onakeko jokalari batzuk gola ospatzen zuten bitartean.\ \ Partida kontrolatua zegoela zirudienean, Andoni Errasti atezainak egindako irteera txar baten ondorioz 2 eta 1 aurreratu ziren bizkaitarrak. Eta, handik eta amierara arte nahi eta ezina.\ \ Azpimarratu behar da partida 10 minutu geldituta egon zela, kornerreko banderatxo bat puskatu zelako, eta epaileak baimenik ez zuelako ematen jolasteko.\ \ Hamaikakoa:\ \ Atezaina: Andoni Errasti.\ Atzelariak: Eneko Ansola, Julen Celihueta, Ander Olaberria eta Julen Egaña.\ Erdilariak: Ibai Salvador, Iosu Aranburu, Oñatz Elustondo, Joanes Otamendi eta Iker Uribarren.\ Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ Aldaketak:\ \ 55. minutuan: Julen Santesteban, Iker Uribarrenen ordez. \ 74. minutuan: Aitor Zabala, Iosu Aranbururen ordez. \ 86. minutuan: Maikel Obian, Eneko Ansolaren ordez. \ \ Golak:\ \ 1-0: Aranbarri.\ 1-1: Joanes Otamendi.\ 2-1: Rober.\ 3-1: Rober.\ \ Puntuak, aurkako entrenatzailearen arabera: \ \ 3 puntu: Joanes Otamendi.\ 2 puntu: Julen Celihueta.\ 1 puntu: Ibai Salvador.\ \ Sailkapen nagusia www.lagunonak.com webgunean duzue.\ \ Argazkian Joanes Otamendi goleatzailea eta Ibai Salvador agertzen dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide