Zorionak Eguzkiñe!!

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Irabazi eta bigarren gola sartu.\ \ Lehen mailan jokatzen duen futbol jokalari azpeitiar bakarrak asteburu bikaina izan zuen, bere taldea den Realarekin.\ \ Azken jardunaldietan joko bikaina erakusten ari dira Eguzkiñe Peña eta bere taldekide txuriurdinak. Athleticen aurka derbia galdu ezkero emaitza ezinhobeak lortu dituzte, besteak beste talderik onena den Bartzelonaren aurka ere berdinketa lortuz orain 15 egun.\ \ Joan den asteburuan ere Katalunian zuten partidua, Sant Gabriel taldearen aurka, eta neurketa azken momentuan erabaki zen. 87. minutuan aurreratu ziren txuriurdinak eta 92. minutuan Eguzkiñe Peñak norgehiagoka erabakita utzi zuen gola sartu zuen.\ \ Zorionak, beraz, Eguzkiñeri eta Realeko neskei.\ \ Lagun Onak Futbol Taldea\

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide