Zapatu eta igande honetan, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da, Azpeitian. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.\
\
Txapelketa hau neguko lehen txapelketa garrantzitsua dute igerialriek, eta gure helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.\
\
Gure taldeko 8 igerilari (mutil 1 eta 7 neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:\
\
• Ainhoa Goenaga: 50 metro libre, 50 metro bular, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar. \
\
• Jon Aizpuru: 100 metro bular, 100 metro estilo, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.\
\
• Oihana Goenaga: 200 metro estilo, 100 metro libre, 50 metro libre eta 100 metro bizkar.\
\
• Maialen Aizpuru: 100 metro libre, 100 metro bular, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.\
\
• Eva Astigarraga: 200 metro bular, 100 metro bular, 100 metro estilo eta 200 metro libre. \
\
• Aiora Beristain: 200 metro libre, 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro estilo. \
\
• Jone Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 100 metro estilo.\
\
• Nerea Berasategi: 100 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 200 metro estilo.\
\
Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.\
\
Zorte on!\
\
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik. \
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide