Partidu ugari asteburuan\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko ots. 6a, 18:35

Partidu ugari asteburuan\ \ Lagun Onak -Baskonia (Hirugarren maila)\ Larunbata, Otsailak 8 arratseko 17.00 tan Garmendipe\ \ Aurrekariak; \ \ Kiruri jatetxeak babesten duen taldeak partidu polita eta interesgarria dauka larunbatean talde bizkaitarraren aurka. Jakina da Baskonia taldea Athletiken filiala izanik, talde polita eta etorkizun haundikoa izan ohi dela, jokalari aipagarri ugari izanik.\ Asier Olaizolak aldiz aste honetan txartel erruz inor ez du izango zigorturik, baina lesio desberdinak medio zalantza dira, Goikoetxea, Juanma Iparragirre ...\ Azken 4 partiduetatik 3 galdu ondoren ( hirurak Garmendipetik kanpo) partidua hau izan daiteke taldeari lasaitasuna emango diona edo atzekoak hurbilduko zaizkiona, beraz gure mutilek dena eman beharko dute\ \ Partiduaren atsedenaldian Odriozola harategiak emandako txuleta pare ederra eta Kiruri jatetxean afaria zozketatuko dira\ \ Lagun Onak- Vasconia ( Ohorezkeo erregional maila)\ Igandea, Otsailak 9 arratseko 17.00 tan Garmendipen.\ \ Aurrekariak,;\ \ Bittor Lekunberri entrenatzaile berriak entrenatzen dituen taldea ezinbestekoa izango du partidu hau irabaztea, salbatzeko esperantzak mantendu daitezen. Egia azken partiduetan maila ona eman dutela eta puntuak lortzetik gertu egon izan ohi direla beti, baina ez dira lortu , beraz denak eman berriro eta iritxiko dira 3 puntuak, seguru gaude.\ \ Partiduaren atsedenaldian San Sebastian harategiak emandako bi txuleta bikain zozketatuko dira.\ \ \ Lagun Onak- Zaramaga ( Gazteen euskal liga )\ Larunbata, Otsailak 8, 15.30 Garmendipen\ \ Glual Hidraulicak babesten duen taldea denboraldi bikaina egiten ari da aurten ere, eta sailkapenean bigarren postuan dira. Zaramaga taldea seigarrena da sailkapenean eta aurkari gogorra lehen hiru postuetako bat lortzerako orduan. \ Partidu garrantzitsua Xuban Peña eta bere taldekideentzat. Ea burrukan eginez beti moduan 3 puntuak etxean gelditzea lortzen duten.\ \ Partiduaren atsedenaldian Zabala harategiak emandako bi txuleta zozketatuko dira.\ \ Lagun Onak futbol taldeak esker bereziak eman nahi dizkie gure herriko futbol taldearekin kolaboratzen duten harategi desberdinei; aste honetan Odriozola, Zabala eta San Sebastian harategiei.\ \ Animo gazteak eta aupa Lagun!!\ \ Lagun Onak futbol taldea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide