Eraso Xake Taldearen lehen deialdia

Uztarria.eus 2014ko ots. 6a, 19:45

Eraso Xake Taldearen deiari erantzunez adin ezberdinetako hainbat lagun elkartu da ostegun arratsaldean Sindikatu Zaharreko 3. solairuko geletako batean (argazkian). Herrian xakea sustatzeko eratu den taldeak horrelako hitzorduak modu egonkorrean egiteko asmoa du. Oraindik egutegia erabat finkatu gabe dute, baina printzipioz ostegunetan elkartzen jarraituko dute. Eta, gaur bezala, xakea gustuko duten edota jokatzen ikasi nahi duten guztientzat ateak irekita izango dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide