Espetxe politikaren kontra, elkarretaratzea

Uztarria.eus 2014ko ots. 7a, 10:35

Arkaitz Bellon elorriotar presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo dozenaka herritarrek. Plazan elkartu ziren 19:00etan, eta asanbladaren ostean kontzentrazioa egin zuten, Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu lelopean.

Asteazkenean aurkitu zuten ziegako ohean hilda Arkaitz Bellon Blanco presoa. Cadizen, Puerto de Santa Mariako espetxean zuten Elorrioko preso eta hango espetxezainek aurkitu zuten hilda. 

Atzo, familiak izendatutako sendagilerik gabe egin zuten autopsia; senideen kexuen ondoren, beste bat baimendu du auzitegiak, eta gaur egingo diote bigarren autopsia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide