Sakabanaketarekin bukatzeko eskaria

Uztarria.eus 2014ko ots. 10a, 11:02

Konponbidearen alde, sakabanaketarekin amaitu lelopean, 275 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo, igandea, arratsaldean, plazan. Herenegun adin eta arlo desberdinetako hainbat herritarrek agerraldia egin zutenPreso politikoen sakabanaketarekin amaitzeko eta konponbidearen alde lan egiteko beharra aldarrikatu zuten, eta joan den astean, Elorriotik mila kilometrora, Puerto I-eko espetxean hil zen Arkaitz Bellon presoaren senide eta lagunei "elkartasun osoa" adierazi zieten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide