Lagun Onak 2--Oiartzun 2 ( ohorezko ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko ots. 10a, 19:10

Lagun Onak 2--Oiartzun 2 ( ohorezko kadete neskak )\ \ Partidu polita eskaini ziguten Markos Villanuevak zuzenduriko taldeak eta Oiartzungo tadeek. Lau gol sartzeaz gain joku polita eskaini ziguten Garmendipeko futbol zelaian bi herrietako neskek.\ \ Aipatu Bielek babesten duen taldea urte bikaina egiten ari dela ohorezko kadete mailan, kontuan izanda ihaz mailaz igotzea lortu ondoren gipuzkoako mailarik gorenean ari direla.\ Sailkapenean seigarrenak dira eta maila bikaina eman dute beste partidu ugaritan ere, besteak beste aurreko astean Tolosa liderraren aurka, nahiz eta 2-1 galdu.\ \ Zorionak neskak eta segi lanean!!\ \ \ Lagun Onak 1-- Baskonia 0\ \ Urrezko hiru puntuak Garmendipen geratu ziren\ \ Partidu orekatua eskaini ziguten bi taldeek, non agian Baskoniak baloiaren posesio haundiagoa izan zuen baina aukerak antzera xamar izan ziutzten. Aipatu behar Lagun Onak taldeko atezaina den Andoni Errasti, partidu ikaragarria egin baitzuen geldiketa onak eginez.\ Lagun Onakek ere izan zituen gol aukerak , besteak beste zutoina jo zuen Zabalak eta partidua bukatzeko bost minutu faltan penaltia egin zioten Adriani. Penaltia Joanes Otamendik jaurti zuen eta gora joan zitzaion baloia azpeitiarrari. Eta partidua hutsean amituko zela zirudienean, Ibai Salvadorren (abizenaren jabe egin zen) gola etorri zen, burukada bikaina eta zoramena Garmendipera hurbildu ziren guztientzat. Eta garrantzitsuena 3 puntuak Azpeitin geratu zirela.\ \ HAMAIKAKOA\ \ Atezaina: Andoni Errasti.\ \ Atzelariak: Ander Olaberria, Iñigo Celihueta, Julen Egaña eta Hodei Tena\ \ Erdilariak: Ibai Salvador, Iosu Aranburu, Joanes Otamenmdi, , Oinatz Elustondo eta Aitor Zabala\ \ Aurrelaria: Adrian Abasolo\ \ ALDAKETAK\ \ 55.MIN Juanma Iparragirre Oiñatz Elustondoren ordez\ 65.MIN: Iker Uribarren Iosu Aranbururen Ordez\ 80.MIN: Julen Santesteban Aitor Zabalaren ordez\ \ GOLAK\ 1-0 : Ibai Salvador\ \ \ PUNTUAK (beti ere aurkako entrenatzailearen arabera)\ \ 3 puntu Andoni Errasti\ 2 puntu Adrian Abasolo\ 1 puntu Iosu Aranburu

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide