Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketetan hartuko dute parte, Arrasaten eta Iruñean.\
\
Arrasateko Musakola kiroldegian, Egokitutako Igeriketako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, eta zapatuan izango dira probak. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta izango da bertan, Atzegi ordezkatuz. Anderrek, proba hauetan hartuko du parte:\
\
- 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.\
\
Bestalde, zapatuan eta igandean, junior eta absolutu mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Espainiako gutxienekoak dituzten edo gertu dauden infantilak ere bertan izango dira. Azpeititik lau igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:\
\
- Jon Aizpuru: 200 metro bular, 100 metro bular, 50 metro bular eta 50 metro libre.\
\
- Oihana Goenaga: 200 metro libre, 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro estilo.\
\
- Eva Astigarraga: 200 metro bular eta 100 metro bular.\
\
- Aiora Beristain: 200 metro libre, 100 metro libre eta 50 metro libre.\
\
Zorte on guztioi eta egurre!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide