Herritar ugari Jokin Apalategiren hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko ots. 13a, 11:36

Herritar ugari azaldu zen Jokin Apalategiren hitzaldia entzutera.Hitzaldi sakon bezain interesgarria entzuteko aukera izan genuen. Eta beste zenbait gauzez gain, gure dinamikaz ere, egin zuen aipamen Apalategik: \"Euskal Herriak bere proiektua behar du, eta GURE ESKU DAGOren lana beharrezko bultzada da\". Hau eta gehiago entzun ondoren, hurrengo hitzaldia entzuteko irrikitan. Datorren otsailaren 26an, Joseba Tobar Arbulu izango dugu. EHUko ekonomialaria. 'Ekonomikoki bideragarria al da euskal estatua?' galderari erantzungo dio.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide