Aste bukaeran junior eta absolutu mailako igerilarien Neguko Euskal Herriko Txapelketa izan da Iruñean. Oihana Goenaga juniorra eta Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantilak bertan izan dira eta izugarrizko emaitzak lortu dituzte. \
\
Bakarkako probetan, zortzi urrezko eta zilarrezko domina bat eta erreleboko probetan, berriz, beste bi urrezko eta zilarrezko domina bat ekarri dituzte Azpeitira. \
\
Oihana Goenagak lau urrezko domina eskuratu zituen junior mailako 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo probetan, eta beste hiru urrezko domina eta zilarrezko bat absolutuen mailan. Jon Aizpuruk 200 metro bular proban urrezko domina eskuratu zuen absolutu mailan. Horiez gain, Oihana Goenagak eta Aiora Beristainek, 4x100 metro libre eta 4x200 metro libre erreleboetan urrezko domina bana lortu zuten eta, 4x50 metro estiloetan zilarrezko domina. \
\
Banan-banan eta bakarkako probetan honako postuak lortu zituzten:\
\
- Oihana Goenaga: 50 metro librean 1. postua, 100 metro librean 2. postua, 200 metro librean 1. postua eta 200 metro estilo 1. postua.\
\
- Jon Aizpuru: 200 metro bular 1. postua, 100 metro bular 4. postua, 50 metro bular 7. postua eta 50 metro librean 28. postua.\
\
- Aiora Beristain: 50 metro librean 26. postua, 100 metro librean 18. postua eta 200 metro librean 14. postua.\
\
- Eva Astigarraga; 200 metro bular 14. postua.\
\
Oihanaren txapelketa ikusgarria izan da. Jon Aizpuruk ere bere maisutasuna erakutsi zuen bular probetan. Aiora Beristainek, isil isilik, zaratarik atera gabe, lehiaketaz lehiaketa aho zabalik uzten gaitu. Eva Astigarraga ere oso txukun aritu zen, eta denboraldia aurrera doan bezala, denbora hobeak egiten ari da. \
\
Neguko denboraldiko hitzordu garrantzitsuena hurrengoa izango dute. Otsailaren 27tik martxoaren 2ra Pontevedran jokatuko den Neguko Espainiako txapelketa, hain zuzen. Txapelketa horri begira ari dira prestatzen igerilariak eta, oraindik, egun batzuk badituzte sasoia hobetzeko.\
\
Zorionak eta segi gogor prestatzen!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide