Soreasu auzoa oinezkoentzat egokitzen eta txukuntzen

Uztarria.eus 2014ko ots. 18a, 11:38

Soreasuko bizilagunek Denon Artean prozesu parte-hartzaileko bileretan hala eskatuta, auzoa oinezkoentzat "egokitzeko eta txukuntzeko" lanak aurrera doaz. 2012an egin zen lanen lehen fasea, eta orain, abian da bigarrena. Egiten ari diren lanei esker, eta bizilagunek horrela erabaki dutelako, urbanizatu gabe dauden guneak eremu berde bezala egokitu eta espaloiak ezarriko dira. Bigarren faseko lanek, 90.000 euro inguruko aurrekontua dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide