Topatu.info-ren aurkezpena gaztetxean\

\N 2014ko ots. 18a, 12:33

Komunikazio astea abian du Azpeitiko Ernaik egunotan. Eta noiz hobe aste honetan baino Topatu.info gazte egitasmo komunikatiboaren aurkezpena?\ \ Datorren ostiralean, otsailak 21, 19:00etan hasita, gaztetxean izango gara Eneritz Arzallus, Maialen Etxaniz, Anartz Izagirre eta bostok gazte egitasmoan bizitako esperientziak kontatzen. Guretik arituko gara, Topatu.info-ri buruz jendeari zerbait gehiago ezagutarazteko ahaleginean.\ \ Gainera, solasaldiaren ostean mokadutxoz gozatzeko aukera ere izango da. Gonbidatuta zaudete guztiok!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide