Aldundiak Sustapen Ekonomikorako deialdiaren berri eman die eskualdeetako ordezkariei

Uztarria.eus 2014ko ots. 18a, 17:58

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Garapen eta Berrikuntza saileko arduradunak eskualdeetako hainbat arduradunekin bildu ziren atzo, astelehena, Azkoitiko Intxausti jauregian. Han izan zen Eneko Etxeberria ere, Azpeitiko alkatea eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria. Bileraren helburua Aldundiak hemendik aste gutxira argitaratuko duen Sustapen Ekonomikoa bultzatzeko deialdia izan zen; horrela, eskualdeetako ordezkariek Aldundiaren proposamen zirriborroa zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten eta beharrezko ekarpenak egiteko prozesua zabaldu zuten.

Azpeitiko Udalaren arabera, "krisi ekonomikoaren aurrean ahalik eta eraginkorrenak diren neurriak hartzea da asmoa, beste erakundeekin elkarlanean. Horretarako, ezinbestekoa izango da Aldundiaren diru-laguntza deialdian eskualde eta herrietako errealitatearen islada txertatzea".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide