Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia

Zapatu honetan, otsailak 22, Legazpiko Bikuña igerilekuan alebinen eta benjaminen txanda izango da. Gure taldeko gaztetxoek Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldia izango dute bertan. \ \ Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro bular edo 100 metro bular eta 6x25 tximeleta errelebo mistoak izango dituzte. Alebinek, berriz, 50 metro libreko, 100 metro libreko eta 200 metro bularrezko probak izango dituzte. Alebinek 4x50 bizkar errelebo proba ere izango dute, bai neskek eta bai mutilek. Jardunaldiari amaiera emateko, proba luzeak izango dituzte aukeran azken urteko alebinek, mutilek 1.500 metro libre eta neskek berriz, 800 metro libre. \ \ Izarraitzeko gaztetxoek berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Izarraitz I.E.-ak ez ditu igerilariak lehiaketetan parte hartzera derrigortzen. Hala ere, igeriketaren mundua lehiaketa bidez ezagutzera animatu nahi ditugu. \ \ Autobusa 14:30ean abiatuko da igerileku aurretik, 15:30ean izango dira beroketak eta 16:30ean hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.\ \ Zorte on guztioi eta ondo pasau!\ \ ZERRENDAK:\ \ http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2014/02/kzl-ko-3-jardunaldia-legazpi-zerrendak.pdf\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide