Hitzordua duzu! Hitzordua dugu! Datorren larunbatean, otsailak 22, 13:00etan, herriko plazan, bideorako irudiak grabatuko dira.
\
\
Aste honetan iragarri dugun gisan, Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikaren abestiaren bideokliparen bertsioa grabatzen ari da. Zuetako gehienok ikusiko zenuten gisan, hainbat herritarrek hartu du parte grabazioaren lehen pausoan; ahotsen grabaketan.
\
\
Orain, irudien txanda iritsi da. Eta irudien plano grabaketa orokorretarako ahalik eta azpeitiar gehien biltzea litzateke ederrena. Proiektu hau "herritarrok herritarrontzat" filosofian oinarritzen da eta bideo honek ere denok denontzako egindakoa izan behar du. Irudi horiek grabatzeko hitzordua jarria da dagoeneko. Datorren larunbatean, otsailak 22, 13:00etan, herriko plazan elkartuko gara.
\
\
Ordu horretan, bideoan parte hartu duten abeslari nahiz musikariek, martxoaren 29an Soreasu antzokiko oholtzan egongo direnek, tabernarien elkarteko ordezkariek nahiz Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideek agerraldi bat egingo dute martxoaren 29ko egitaraua aurkezteko. \'Eskutik eskura\' kanpainaren baitan kokatzen den ekimenaren aurkezpena egiteko, hain zuzen ere.
\
\
Hori amaitzean, planoen grabazioa egingo dugu! Animatu eta gerturatu zaitez. Ume, gazte nahiz heldu, elkarri eskua emanda, etorkizuna GURE ESKU DAGOELAKO!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide