Zaborkeria

Uztarria.eus 2014ko ots. 20a, 18:31

Zabarkeriaren -edo zaborkeria da?- adibide penagarria ikus zitekeen gaur, osteguna, bazkalondoan Urrestillako Kalebarreneko edukiontzien bueltan (argazkian). Ontzi eta plastikoentzako edukiontzi horiaren ondo-ondoan, edukiontzi horretan sartu beharreko zabor pila lurrean barreiatuta, kaleko katuen pozerako. Eta ez, edukiontzia ez zegoen gainezka. Baina bai, nahikoa da ganoragabeko bakar bat, gainontzeko guztien ahalegina zapuzteko. Hondakinak kudeatzeko sistema onik ez dago halakoentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide