Zapatuko V. Gau-Txori argazki rallyan 45 lagunek hartu zuten parte. Euskal Herriko hainbat txokotako jendea etorri zen Azpeitira, eta hemen izan genituen Barakaldo, Donostia, Zumaia, Durango, Soraluze, Urretxu, Legazpi, Zumarraga, Elgoibar, Orio, Azkoiti eta noski Azpeitiko argazkilariak.
Eguraldia lagun, argazkilariek honako gaiak izan zituzten rallyan: Kaldereroak, bankuak (eserlekuak), trafiko seinaleak, simetria eta musika kioskoa (plazan). Rallya bukatutakoan, 34 lagun joan ziren urtero antolatzen den afarira.
Hemen rallyko parte hartzaile batzuk ageri diren argazkia. (Iñaki Etxenagusia)