Lurralde ereduaren eta garapenaren inguruko bilera egin zuten atzo

Uztarria.eus 2014ko ots. 19a, 12:35

Gipuzkoako lurralde garapeneko hurbilpen berri baten proposamenaren inguruko bilera egin zuten atzo, asteartea, goizean, Sindikatu Zaharrean. Bilera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Garapeneko zuzendari Pedro Iturbek bideratu zuen eta bertan Gipuzkoako eskualdeetako ordezkariek hartu zuten parte. Horien artean izan ziren Iraurgi Berritzeneko lehendakari eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta zuzendaritzako kide Jesus Agirre.

Bileran azken hilabeteotan egindako lanen errepasoa egin zen, lurralde eredu eta garapenaren kontzeptuen lanketan sakondu eta Gipuzkoako eremuan sortu diren mahai ezberdinen inguruko azterketa egin zen. Modu horretan, sustapen ekonomikoko mahaia (Azkoitian abian dena) eta energiaren mahaiak aztertu ziren, besteak beste.

Emandako pausoak aurrera pausotzat hartu zituzten bildutakoek, eta eredu berriaren hainbat atal azpimarratu ziren, horien artean:

- Gogoeta duela abiapuntua, baina ekintzatara bideratuta eredua dela.

- Lurraldeko aktoreen parte-hartzean oinarritzen dela.

- Eskualdeak barne dituen eredua dela.

Garapenaren inguruan lau dimentsiotan egituratzen da eredu berri hori:

- Gizartea eta giza garapena.

- Ekonomia garapena.

- Erakunde garapena.

- Garapen iraunkorra.

Bileraren azken atala Orkestra, Lehiakortasun Euskal Institutua, aholkularitzakoek eskaini zuten, eta Miren Larrea azpeitiarrak hartu zuen parte bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide