2014/03/03 Egun osoa
10:00etan Izarraitz txistulari taldearen kalejira.
11:00etan sokako zezena Erdi Kalean, eta zezen txikian eta poniak, plazan.
12:30ean Herriko Banda Gaztea eta Txiribiteroen kalejira. Mozorrotutako haurren desfilea, erraldoi, buruhandi, herriko banda gazte, txilibitero eta Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia, buru-handiekin jolasak eta gozokiak ere banatuko dituzte plazan.
16:15ean zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dute. Ondoren, txistulariek zezenak egingo duen ibilbide bera egingo dute, kalerik kale txistua joz.
16:30ean sokamuturra.
17:00etan Tringili Trongolo haurrentzat tailerrak, Olazko Andre Mariaren Plazan.
19:30ean Udal Musika Bandaren Kalejira.
19:30etatik 23:00etara Dunbots fanfarrea eta Urolatarrak txaranga kaleetan zehar.
24:00etan Itsasi taldeko ttuntturroak eta helduen Mozorro lehiaketa.
Los Pasai eta Mister Team-en manaldia kaleetan zehar.
01:30ean mozorro lehiaketaren sari banaketa, udaletxean.