Ostegunean hasi eta igandea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute Neguko Espainiako Txapelketan, Pontevedran (Galizia).\
\
Jon Aizpuruk (infantila), Oihana Goenagak (juniorra) eta Aiora Beristainek (infantila) gaur, asteartea, animoz beteta, bidaiatuko dute Pontevedrara. Txapelketa honi begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude albiste onak etorriko zaizkigula Pontevedrako igerilekutik.\
\
Aiora bi irakasle onekin doa txapelketara, Jonekin eta Oihanarekin, eta horiek ondo dakite zer den Espainiako txapelketetan dominak jasotzea.\
\
Banan-banan, honako probetan hartuko dute parte:\
\
- Jon Aizpuru: 100 metro bular, 200 metro bular eta 200 metro estilo.\
\
- Oihana Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre, 200 metro estilo, 4x100 metro libre, 4x200 metro libre eta 4x100 metro estilo.\
\
- Aiora Beristain: 100 metro libre eta 200 metro libre.\
\
Zorte on eta egurre!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide