Zorionak Jon eta Ignazio!!!\
\
Errealeko gazte mailako jokalariak.\
\
Lagun Onak futbol taldeak publikoki zoriondu nahi ditu bi azpeitiar gazteak, bai Ignazio Otaño atezaina eta bai Jon Guridi erdilaria, txapeldunen ligan egin duten txapelketa bikainagatik.\
\
Denon dakigun moduan atzo jolastu zuten Anoetan 8.000mila lagunen aurrean Shalke 04 alemeniarren aurka eta zuten sorte haundirik izan, 1-2 galdu ostean txapelketatik kanporatuak izan bait dira. Atzoko partidua Jon Guridik osoa jolastu zuen eta Iganzio Otaño jolastu gabe geratu zen.\
\
Orain ligan eta aste santuko txapelketan zentratu beharko dira Lagun Onak futbol taldeko bi jokalari ohiak beraien taldekideekin batera. Seguru duten mailarekin bi txapelketa hauetan ere maila emango dutela.\
\
ZORIONAK JON ETA ZORIONAK IGNAZIO!!!\
ZORIONAK ERREALA!!!\
\
Lagun Onak futbol taldea\
\
(Argazkian Ignazio Otaño zutik ezkerretik aurrena horiz jantzita eta Jon Guridi zutik eskuinetik bigarrena dira )
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide