Badatoz karna-balak!

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2014ko ots. 28a, 11:02

Kaka zuretzako ta\ kaka niretzako,\ hauxe da gauza ederra\ kaka denontzako.\ \ Bertso berri batzuek \ nahi nituzke kanta,\ gustatzen zaionikan\ inor baldin bada;\ historia guztia\ izango da kaka,\ nola egin behar dugun\ guztiok banaka.\ \ Kaka zuretzako ....\ \ Nahiz aberatsa izan,\ igual dala pobre,\ kaka egin beharko dugu\ egoteko libre;\ mediku frantses batek\ eman du ordena,\ hilko dela bertatik\ kaka egiten ez duena.\ \ Kaka zuretzako ....\ \ Aberats kume hoiek\ ezin dute egin,\ egiten dutena ere\ gutxi eta zirin;\ jango baldin balute\ baba ta artoa,\ egingo lukete ba\ mokordo galanta.\ \ Kaka zuretzako ....\ \ Baserri ondoan nuen\ mokordoa ikusi,\ luzean ba zituen\ zazpi arra t´erdi;\ huraxe mokordoa,\ guztiz atsegina,\ luzea ta lodia,\ gustora egina.\ \ Kaka zuretzako ....

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide