Denboraldi berria estreinatu dute Lagun Onakeko txirrindulariek

Elegante eguna izan arren, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak denboraldiari ekin zion igandean. Kadeteek Ibaetan zuten lasterketa: herri barruko zirkuitua, sailkatzeko bi txanda eta final bat aurretik. Sailkapen txandetan, Atracciones Sanzeko Benigno Leonek eta Aitzol Odriozolak egin zuten aurrera, finalera alegia, eta 26. eta 14. sailkatu ziren hurrenez hurren. Podiuma: 1. Mikel Arregi (Bolintxo), 2. Jokin Alberdi (Andoaingo), 3. Julen Mundin (Allerru).\ \ Jubenilek, berriz, Eibarko lasterketa egin zuten. Hasiera laua izan arren, Eibarrera iritsi aurretik zegoen San Migeleko portua erabakiorra izango zela ematen zuen. Saiakera asko egon arren ihesaldia egiteko, portura arte guztiak batera joan ziren. Azken aldapa hori, aurreikusten zen bezala, erabakiorra izan zen. Hogeikote bat gelditu zen aurrean, eta bertan sartu ziren Oier Ibarguren eta Andoni Gurrutxaga. Sprintean erabaki zen lasterketa eta Angel Coterillo (Isidoro San Justo) izan zen azkarrena. Oier Ibarguren izan zen lehen azpeitiarra, 2. postuan, eta Andoni Gurrutxaga ere hogeiko talde horretan helmugaratu zen (15.). Pixka bat atzerago iritsi zen Unai Orbea (27.). Hirukote horren denbora batuz, taldekako lehen postua lortu zuten Lagun Onakekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide