Txapelik ez Larrañagarentzat

Uztarria.eus 2014ko mar. 5a, 17:31

Arkaitz Jauregik eta Julen Kañamaresek bigarren urtez jarraian jantzi dituzte txapelak Zilarrezko Mailako Eusko Label Binakako Aizkolari Txapelketan. Urrestillako Txikuri pilotalekuan zapatu gauean jokatu zen finalean, Daniel eta Iker Vicente aita-semeak sailkatu ziren bigarren, eta hirugarren postuan gelditu ziren Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Aratz Mugertza mutrikuarra. Finalaren bezperan, etxetik gertu aritzeak "urduritasun handiagoa" ekar zezakeela aipatu zion Larrañagak Uztarriari. Urduritasu horrek eraginda ala ez, kontua da azpeitiarrak eta haren bikotekideak ez zutela nahi zuten mailarik erakutsi, eta hasieratik aldapa gora jarri zitzaien finala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide