EZTABAIDATU!\
\
Gaur, martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dugu. Ernai talde feminista bat den heinean, herritarren artean feminismoaren inguruko eztabaida bat behar delakoan gaude. Arrazoi hau medio, kanpainatxo bat abiatu genuen urte hasieran. \
\
Honen klimaxa martxoaren 14a izatea nahi dugu. Egun horretan, 18:00etan herritar oro (batez ere gazteak) animatu nahi dugu Feminismoaren inguruan hitz egitera. Edozein tokitan, alboan daukazunarekin, eztabaidatu ezazu gaiaren inguruan. Berdin dio norekin hitz egiten duzun, baina hitz egin. \
\
Guztiok daukagu horren inguruan dudak argitzeko beharra. Beraz, nolako gizartea eraiki nahi dugun jakiteko, ezinbestekoa da feminismoarekin ditugun dudak argitzea, gizarte hobe eta justu batean, beharrezkoa baita.\
\
Marxoak 14, ostirala, 18:00etan nahi duzun tokian nahi duzunarekin eztabaidatu Feminismoaz!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide