MARTXOAREN 8an ERE EMAKUMEOK ERNAI!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mar. 8a, 15:55

MARTXOAREN 8an ERE EMAKUMEOK ERNAI!\ \ Panpinak bihurtu nahi gaituen sistema patriarkal batean bizi gara. Gure erabakiak hartzeko, eta gu geu izateko gai izango ez bagina bezala. Isilik nahi gaituzte, berdintasun faltsu batenpean askatasuna ukatzen digutelarik.\ \ Honen adibide baino ez dira azken aldian gobernuak bultzatzen ari diren lege erreformak (abortuarena kasu), zeharka sustatzen dituzten jarrerak... patriarkatuaren biziraupena bermatzea beste helbururik ez dutenak.\ \ Baina honen aurrean guk argi dugu.\ Gure gorputza gurea da!\ Gure erabakiak gureak dira!\ Eta gure etorkizuna ere gurea da!\ \ Aske izaten utzi nahi ez badigute, lotzen gaituzten sokak suntsituko ditugu. Guztion artean gizarte feminista bat eraikiko dugu.\ \ Eraldaketarako bidean,\ Emakumeok Ernai!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide