Aste bukaera ona izan dute Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoek

Astebukaera ona izan dute Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoek aste honetan ere. Larunbatean XXXIV. Azpeitia Saria jokatu zuten kadeteek. Lasterketa bizia eta erritmo handikoa izan zen, eta txirrindulariek 39 kilometro/orduko bataz bestekoa atera zuten.\ \ Lasterketa esprintean erabaki zen arren, honakoa saihesteko saiakera ugari egon ziren, azkenekoa eta aipagarriena Aitzol Odriozola azpeitiarrarena. Garmendipeko aldapatxoa aprobetxatuz metro batzuk hartu zituen pelotoiarekiko, baina luze egin zitzaion ibilbidea eta 50 metro faltan harrapatu zuten gaztea.\ \ Jokin Alberdi (Andoaingo) gailendu zen helmugan, Aitor Zurdori (Limousin) eta Iñigo Etxarriri (Grosgreen) aurre hartuz. Gainontzeko Lagun Onakeko kideei dagokienez, Antton Sanjuan (10. postuan), Aritz Azpiazu (30. postuan) eta Benigno Leon (31. postuan) iritsi ziren helmugara. Taldekako sailkapena Limousinek eraman zuen eta Atracciones Sanz 4. izan zen sailkapenean.\ \ Jubeniletan Oier Ibarguren bolada onean dagoela ikusi ahal izan genuen. Oreretako kaleetan zortzikote batek lasterketa esprintean jokatzea erabaki zuen, eta Aratz Olaizola (Zarauztarra) izan zen azkarrena. \ \ 30. kilometro inguruan egin zuten ihes txirrindulari horiek, eta Ibarguren tartean izan zen. Azpeitiarrak-eta minutuko errentari eustea lortu zuten pelotoiak gogor jo arren. Horren ondorioz, diferentziak handitu eta beraien artean erabaki zen lasterketa, Oier hirugarren helmugaratuz. \ \ Atracciones Sanzeko gainontzeko txirrindulariak pelotoian ziren: Asier Iparragirre (18. postuan), Unai Orbea (20. postuan) eta Andoni Gurrutxaga (28. postuan). Taldekako sailkapenean hirugarrenak izan ziren Lagun Onakekoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide