Joan berri den asteburuan, Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi Neguko Euskal Herriko Infantil Mailako Txapelketan izan ziren, Tolosako Usabal igerilekuan. \
\
Euskal Herriko infantil onenak lehiatu ziren Tolosan, eta beste behin, gure taldeko igerilariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Bakarkako probetan, 4 urrezko domina eta 3 zilarrezko domina eskuratu zituzten gure igerilariek. Horiez gain, Udako Espainiako Txapelketarako 5 gutxiengo berri eta ia denek marka pertsonalak hobetzea lortu zituzten. \
\
Aurreko astean zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren Pontevedrako txapelketatik. Tolosako txapelketan berriz, beldurrak, zalantzak eta minak uxatu dituztela garbi dago. Kirolariak, eroritakoan, jaiki eta lanean segi behar du. Hala ere, garaipenak ez daude ziurtatuta. Kronometroaren aurkako kirolak, krudelak dira. \
\
Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:\
\
• Jon Aizpuru: 200 metro bizkarren, 400 metro librean eta 400 metro estiloetan, urrezko dominak, udako Espainiako gutxiengoak eta bere marka pertsonalak lortu zituen.\
\
• Aiora Beristain: 100 metro librean urrezko domina, 100 metro estiloetan eta eta 50 metro librean berriz, zilarrezko dominak. Hiru probetan, aurrez zituen denborak hobetu zituen. \
\
• Eva Astigarraga: 100 metro bularren 4. postua eta udarako Espainiako txapelketako gutxiengoa, 200 metro bularren, 5.postua eta baita ere, 100 metro estiloetan lehiatu zuen. Hiru probetan, bere markak hobetzea lortu zuen.\
\
• Jone Goenaga: Zapatu goizean, 100 metro librean, zilarrezko domina eta udako Espainiako txartela lortu zuen. Arratsaldean, beroketak egiten ari zela, igerilari bat bere gainean erori zen eta lepoan mina hartu zuen. Gelditzen zitzaion probetan, ez zuen parte hartzerik izan. Omar Urbietak, beste gutxiengo bat lortzeko moduan ikusten zuen Jone. \
\
• Maialen Aizpuru: Maialenek ere, txapelketa ona burutu zuen, 100 metro librean bere marka hobetu zuen, 100 metro bizkarren bere denboretan ibili zen eta 200 metro bizkarren, irteeran irristatu egin eta, ez zuen bere denbora hobetzerik izan.\
\
• Nerea Berasategi: Nerearen txapelketa ere oso ona izan zen. 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 200 metro estiloetan bere aurreko denborak hobetu zituen. \
\
Emaitzak: http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2013/08/eh-ko-neguko-infantilen-txapelketa-tolosa.pdf www.izarraitzigerielkartea.com\
\
Denboraldi garai honetako azken txapelketa garrantzitsua izan dute asteburukoa. Orain, atseden pixkat emango die entrenatzaileak, eta gero, Udako Txapelketak prestatzen hasiko dira ilusio eta motibazio berrituarekin.\
\
Zorionak eta segi horrelaxe!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide