EZTABAIDATU!
\
\
Ernai talde feminista bat den heinean, herritarren artean feminismoaren inguruko eztabaida bat behar delakoan gaude. Arrazoi hau medio, kanpainatxo bat abiatu genuen urte hasieran.
\
\
Honen klimaxa martxoaren 14a izatea nahi dugu. Egun horretan, 18:00etan herritar oro (batez ere gazteak) animatu nahi dugu Feminismoaren inguruan hitz egitera. Edozein tokitan, alboan daukazunarekin, eztabaidatu ezazu gaiaren inguruan. Berdin dio norekin hitz egiten duzun, baina hitz egin.
\
\
Guztiok daukagu horren inguruan dudak argitzeko beharra. Beraz, nolako gizartea eraiki nahi dugun jakiteko, ezinbestekoa da feminismoarekin ditugun dudak argitzea, gizarte hobe eta justu batean, beharrezkoa baita.
\
\
Marxoak 14, ostirala, 18:00etan nahi duzun tokian nahi duzunarekin eztabaidatu Feminismoaz!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide