Datorren larunbatean, martxoak 15, herri batzarra egingo dugu, 10:00etan, Baigeran. Sortu, LAB eta Ernai antolakundeek, elkarrekin, estrategiaren inguruko hausnarketa abiatu genuen duela aste batzuk. 'Zutik Euskal Herria' ebazpenari segida emanez, azken hilabeteotako bilakaera kontutan hartuta, burujabetzaren norabidean sakontzeko premia ikusi da.\
\
Hori horrela, datorren larunbatean landuko dugun gai nagusia estrategiaren inguruko hausnarketa horretan sakontzea izango da.\
\
Gaiaren garrantzia ikusirik, oso garrantzitsua litzateke ezker abertzaleko ahalik eta kide gehien elkartuko baginake. \
\
Beraz, gonbidapena luzatuta geratzen da!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide