Jende ugari eta puntu gutxi

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Pasa den asteburuan bi partida izan geniuten Garmendipeko futbol zelaian, bat larunbatean eta bestea igandean.\ \ Bi partidek izan zituzten amankomunean zenbait gauza: jende ugari joan zela partidak ikustera, baina bietan etxeko taldeak, Lagun Onakek, ez zuela punturik lortu. Besteak beste, Hirugarren Mailako taldeak Leioaren aurka jokatu zuen eta 1 eta 2 galdu zuen. 350 bat pertsona gerturatu ziren futbol zelaira. Ohorezko Erregional taldeak, aldiz, igandean Aretxabaleta izan zuen arerio eta 0 eta 1 galdu zuten azken minutuetan, beste hainbeste ikusleren aurrean. \ \ Aipatu nahiko genuke bi partidetan Lagun Onakek gol bakarra sartu zuela. Adrianek egin zuen Leioaren aurkako norgehiagokan.\ \ Aurkako entrenatzaileak emandako puntuak hurrengoak dira:\ \ 3 puntu: Adrian Abasolo.\ 2 puntu: Oiñatz Elustondo.\ 1 puntu: Iosu Aranburu.\ \ Sailkapen orokorra www.lagunonak webgunean duzue.\ \ Lagun Onak futbol taldeak eskerrak eman nahi dizkie asteburuan Garmendipera hurbildu ziren guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide