Xeyeko gazteak indartsu dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2014ko mar. 17a, 08:27

Xeyeko gazteak indartsu dabiltza. Atzo, igandea, Zestoako lasterketan hartu zuten parte, 2,6 kilometro inguru eginez, ibilbide aldapatsu batean. Horrela, Diego Garciaren oroimeneko maratoi erdiarekin batera antolatu duten 7,5 kilometro inguruko lasterketan, ikuskuzina emateko gogotsu daude. Hori izango dute hurrengo helburua. Pistetako proben zain, eta neguko kros denboraldia emaitza ezin hobeekin amaitu ondoren, lasterketa hauek dira eguneroko entrenamenduaren errutinatik atera eta bizipoz pixkat ematen dutenak. \ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide