Elkartasuna da bide bakarra!\
\
Munduan bakarrik gaudela sinestarazi nahi digute. Arazoen aurrean bakarrik, borrokan bakarrik, etxean, kalean, bakarrik. Arazoak, ordea, borrokak legez, ez dira indibidualak. Enpresetako problematikek ez die bertako langileei soilik eragiten, herri osoari, herri osoko gazteei, orainari eta etorkizunari, eragiten die. Era berean, enpresa ezberdinetako langile borrokak ere herri baten biziraupenerako borrokak dira, guztion borrokak. Eremuz eremu lan egin arren, elkar lagundu, eta elkarrekin borrokatu behar dugu. Beldurra galduz gero, dena aldatuko baitugu. Elkartasuna delako bide bakarra, gora langile borrokak!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide