Pasaiako sarraskiaren oroimenez, erakusketa

Uztarria.eus 2014ko mar. 19a, 16:56

Zapatuan Pasaiako sarraskiaren 30. urteurrena beteko da. Urtemugaren harira, eta Pasaiako sarraskia oroitu eta berau argitzeko eskatu asmoz, hainbat egitasmo antolatu dute Dionisio Aizpuru Kurroren eta Pedro Mari Isart Pelitxoren senideek eta lagunek. Betharrametako aretoan esaterako, gertakari haren inguruko erakusketa zabaldu dute.

Hainbat ataletan banatu dute erakusketa. Hala nola, Kurroren eta Pelitxoren gaztetako argazkiak, gertakariaren berri ematen duten hainbat argibide taula, bi herritarren gorputzak herrira ekarri zituzteneko argazkiak, eta 1984ko martxoaren 22an zein hurrengo egunetan prentsan argitaratu zituzten alderdi zein instituzioen erreazkio politikoen eta herri mobilizazioen berri ematen duten albiste zatiak.

Astelehenean, martxoaren 10ean, zabaldu zuten erakusketa, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi egunetan 100 herritarretik gora izan da erakusketan. Ostiralera bitartean egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Zapatuan, hilaren 22an, ekitaldia egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide