Lagun Onak --Santutxo (hirugarren maila)\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mar. 21a, 16:52

Lagun Onak --Santutxo (hirugarren maila)\ \ Bihar larunbata, Martxoak 22 arratseko 15.30 tan ( Diego Garciaren omenezko maratoi erdia dela eta )\ Atsedenaldian, Kiruri jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria zozketatuko da alde batetik eta Valentin Odriozolak emandako bi txuleta bestaldetik.\ \ Aurrekariak; Kiruri jatetxea babestu eta Asier Olaizola entrenatzen duen taldeak partidu garrantzitsua du mailari definitiboki eusteko falta diren bi pausoetako bat emateko.\ Horretarako santzionaturik ez du izango eta ia talde osoa bere eskuetan izango du entrenatzaileak, Mikel Agirre izan ezik, denbora luzeko lesio batean murgilduta baitaago Mikel azpeitiarra.\ \ Lagun Onak --Balmaseda ( gazteen euskal liga )\ \ Bihar larunbata, Martxoak 22 arratseko 18.30 tan.\ Atsedenaldian Zabala harategiak emandako bi txuleta zozketatuko dira.\ \ Glual Hidraulikak babestu eta Xuban Peña azpeitiarrak zuzenduriko taldeak denboraldiari amaiera bikaina ematen hasteko aukera du bihar. Horretarako bizkaitarrak dituzte arerio eta han 1-6 irabazi zuten arren Lagun Onakekoek, seguru biharko partidua oso desberdina eta zaila izango dela. Momentuz mailaz igotzea beraien esku dute eta gauzak ondo badoaz zergatik ez txapeldun izateko lehian sartu.n Julen Larrañaga santzionatuta dago partidu honetarako.\ \ Lagun Onak -- Touring ( ohorezko erregional maila )\ \ Etzi igandea, Martxoak 23 arratseko 17.00 tan Garmendipen\ Atsedenaldian Barrenetxe harategiak emandako bi txuleta zozketatuko dira.\ \ Lizeaga sagardotetiak babesturiko taldea Zarautzen irabazita eta moralez hobeto egonda, aukera bikaina du zaila dagoen helburua lortzera pixkat hurbiltzeko. Bittor Lekunberri Ondarrutarrak zuzendutako taldea azken aukera ditu, eta aspaldian erakusten ari diren moduan zihur igandean ere dena emango dutela. Alex Aizpuru eta Iosu Diez santzionatuta daude partidu honetarako.\ \ Animo mutilak eta egurre !!\ \ Aupa Lagun !!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide