Imanol Elias argazki lehiaketako sari banaketa

Uztarria.eus 2014ko mar. 24a, 11:45

Zapatuan eguerdian banatu zituzten Argazki Elkarteko kideek Sokamuturra Imanol Elias argazki lehiaketako sariak. Ohiturari jarraituz, ekitaldia hasi baino lehen eta argazki elkartearen izenean, Imanol Elias zenaren emazteari lora sorta oparitu zioten. 

Juan Mari Ibarzabalek irabazi du lehiaketa. Bigarrena, Iñaki Etxenagusia izan da, eta Carlos de Cos izan da hirugarrena. Laugarren saria Igor Froilanek eskuratu du eta Angel Olaberriak bosgarrena. Javier Yarnozek irabazi du Iñaki Joaristi 'Altzarte' Karnabaletako jai giroari buruzko argazki onenaren saria.

Sari banaketarekin batera, sokamuturreko argazki erakusketa ireki zen. Beraz, nahi duenak lehiaketako argazkiak ikusteko aukera izango du apirilaren 10a bitartean, Betharram aretoan. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta astebukaeratan12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Bertaratzen direnek argazki gustukoenari botoa eman ahal izango diote.

Sari banaketako argazki gehiago hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide